XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Greziako iraultzaren poeta errikoiak

Gobernari autoritarioenak dira gehien gehien ahalegindu ohí diranak, euren basakeria himno ta intelektual-olesen kortina artean apaindu erazoteko.

Grezian, halan be, laudorio ta gorespen gutxi abestu deutsoe intelektualak eta poetak Militar Juntari.

Baina, hareen partez, erriak goratzen ei ditu Agintariok eta erreboluzino nazionala.

Hauxe sinestarazo gura leuskigu behintzat liburu batek,(duda barik, azpitik Gobernuak berak lagundurik eta badaezpadan argitaratzaile izenbakoak baturik) egunotan argitaratuko eta eskoitiarrak Europan zabaltzen daben antologia batek.

130 idazle errikoi dira liburu hau egin dabenak: Greziako langile, nekazari artisano, eskola ume ta irakasle, liburuaren itzaurreak jakin erazoten deuskunez.

Holantxe idatzi ditu greziar erriak, bere kabuz* eta inok eragin barik, bere poema politikuak, Gobernuaganako atxikimenduá erakusteko.

Euren Gobernuagazko eta erreboluzino nazionalagazko entusiasmoak horrexetaratuta bakarrik, idatzi be:
Gau batetan eta sekretu andian bost
ofizial batu ziran Atenas urian.

Ausartá zan egiazko Bilerareñ asmoa:
ez zedila nagusitu Grezian komunismoa.

Papadopoulos izentatu eben Buruzagi,
ta Stylianos Pattakos bere Ordezkari;
irugarrena, Makarezos, geometria asko dakiena
Ministro egin eben, ekonomiarena
.

Poesia sozialaren Erromako zubí guzti bat da bene-benetan antologia hau.

Zerurainoko garrasi bat.

Baina zerena? Greziar abertzalekeriaren eta fanatismoaren santzo faxista nabarí da lerro bakoitzean:
Grezia andi bat eraikitzen dogu,
ta ideia andi batek emoten deusku bizia:
ideia honek salbatu dau mundua,
sor dadila greziar kristauen Grezia!
.

Holantxe daroe Juntako jauntxoak euren erria inperioaren bidez Jaungoikoagana.

Poesiaz adierazoten dan programa bategaz, gainera:
Honexen preminan dago greziar nazinoa:
bakea, ordena, lana! familia ta erlejinoa
.

Opiorik ez dago poesia honetan izenagaz behintzat.

Baina erlejinoa, zelan ez, parra parra edozein bertsotan:
Holantxe zan Jaungoikoaren egunean,
apirilaren ogeitabatean:
Armadá ta Erria alkarturik doa
bere elbururantz*,
eta argia eskuan, guztien aurretik.
apirilaren ogeitabateko kaudilloa.

Lehenagoko fenomenu ezagun bat, egun bat berandututa, besterik ez da jazo Grezian: Papadopoulos apirilaren ogeitabateko Buruzagia ei da, eta apirilaren ogeian jaio zan Hitler.

Europako poesiak egunotan ikusten dituan barritasunen artean, arimea zapata azpiraino jausi eragiten dauan barritasun zahar hauxe dabil nagusi! Liburuaren itzaurreak berak aitortzen deusku, herriaren musak ez dauala tonu goitarrik lortu.

Eta, halan be, ez dogu uste, poesia horreek argitaratzeaz poesiari ezelan egin ez jakon mesedea, Militar Juntari egin jakonik.

Eta gutxiago greziar erriari.

JOSE AZURMENDI.